Creativity Zentrum Bilbao

Creativity Zentrum Bilbao

PechaKucha Night

 

Zer da PechaKucha?

Nazioarteko ekitaldi hau, Klein Dytham Architecture estudioak sortu zuen Tokion 2003.eko otsailean. Bere helburua diseinatzaile eta arkitekto gazteak laguntzea zen, biltzeko aukera bat emanez, jendea ezagutuz eta euren lana erakutsiz.

Urteak pasa diren heinean ospakizun oso jendetsu batean bihurtu da PechaKucha eta 200 hiri baino gehiagotan ospatzen da mundu osoko kreatiboei inspiratuz.

PechaKucharen formatua oso ideia sinple batean oinarritzen da: 20 irudi x 20 segundo. Parte-hartzaileek 20 irudi proposatzen dute bakoitzak 20 segundotan proiektatzen direlarik, eta euren gainean aurkezpena egiten da. Formatu honek aurkezpen erakargarriak eta azkarrak egitea errazten du.

Pechakucha ekitaldi informal eta dibertigarri bat da, non pertsona kreatiboak elkartzen diren euren ideiak eta hausnarketak partekatzeko. Ekitaldi hau, euren lana publikoari erakutsi nahi duten baina komunikabide masiboei heldu ezin diren gazteentzako aukera bikaina da, arte-areto bat bete ezin duten artistentzat baina euren obrak erakutsi nahi dutenak… Pechakucha plataforma bikaina da kreatibo guztiek euren lanak publikoari erakusteko eta eurekin partekatzeko.

Ekitaldi honetan ez dago adin mugarik ezta hitz egiteko gai zehatzik, zer edo zer partekatu nahi duen edonork leku bat dauka PechaKuchan. Aurkezpen onenak ezusteko ideia bat ezagutarazten dutenak dira, aurkezpen batzuek proiektu edo bidaia bati buruz hitz egiten dute, beste batzuk pertsonalagoak dira edota dibertigarriagoak, baina denak dira ezberdinak.

 

Web gune globala: http://www.pecha-kucha.org/

 

PechaKucha Night Bilbon

2009. urtean egindako Sormen Ekitaldi batean diseinatzaile batzuek ekimen hau Bilbora ekartzea proposatu zuten. Creativity Zentrum Tokiorekin jarri zen kontaktuan eta 2010. urteko apirilaren 15etik, PechaKucha era ofizialean eta erregularrean (urtero 4 aldiz) ospatzen da Bilbon.

 Parte-hartzea zabala da eta aurkeztutako gaia librea, parte-hartzeko eta proiektuak aurkezteko proposamenak urte osoan zehar egin daitezke, pechakuchabilbao@gmail.con helbide bidez (aurkeztu nahi duzuen proiektuaren lerro batzuk bidaltzea behar duzue bakarrik).

1. Bol

Bilboko 1. PechaKuchan euren proiektuak aurkeztu zituzten pertsonak ondoko hauek dira:

Gari Iruretagoiena _proyecto ZilborresteaIthaka Design enpresakoa
Txabi Zabala _ TXB produktuak
Diego Rodriguez _bancos de tiempo para creativos 
Carlos Alonso _ Bilbao 2014 proiektua
Janire Gordon + Alvaro Lopez _bidaia interesgarriak

Alberto Letona _ Creativity Zentrum proiektua
Xabi del Rey _aplicación de participación ciudadana para móviles
Amaia Conde _su trabajo como escultora
Ana Belén Llorente _dibujos inspirados en el 11-S
Pascal Lecailletel _Chaiselongue, "carpintería moderna"

2. Bol

Hurrengo data: ekainak 17an!

Parte-hartu nahi baduzu, zure proposamena pechakuchabilbao@gmail.com helbidera bidali dezakezu.

 

Creativity Zentrum 2008 | Web Mapa

Noticias