Creativity Zentrum Bilbao

Creativity Zentrum Bilbao

Zentrum Eskola

 

Sartu hemen kurtso hauen diru-laguntzak zeintzuk diren ikusteko
 
 
 
 
 
 Cartel del curso: ESTILISMO & PERSONAL SHOPPER
 
ESTILISMO & PERSONAL SHOPPER

Irudi eta komunikabide arloan, estilistaren papera oso garrantzitsua da. Estilista on bat  markak, komunikabide eta azkenengo kontsumitzaileen arteko bitartekaria da. Estilistak editorial ezberdinen bidez, aldizkarietako Shopping-en bidez edota kanpaina publiziatarioen bidez  garai bakoitzaren klabeak eta look ezberdinak interpretatzen ditu, zeintzuk diren garai bakoitzeko klabeak emanez.
Pertsona honen lan postuen artean aurkitu ditzakegu Personal Shopper, Diseinatzaile baten laguntzailea, Irudi Pertsonalaren Aholkularia (freelance edota enpresa edo markekin lan egiten), eta komunikabideetako, publizitateko edo zinemako jantzien arduraduna.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
ARGAZKIGINTZA KURTSOA
Enfasia sentimenduetan eta emozioetan jarriz, argazkigintza berrinterpretatzeko era berri bat garatuko da. Argazkigintzaren sormena eta teknika era berri bat klase teoriko eta praktikoen bidez irakatsiko da.
 
Ordutegia: 18:30h - 21:30h
Prezioa: 700 €
Deskargatu programa PDF-n                                  Izena emateko formularioa 
 
 
 
 
 
 
PRODUKTUAREN DISEINUA
Produktu berritzaileen diseinua eta euren erabilpenaren garrantzia
Produktu berri baten erabilpenaren balio potentziala ez aztertzea hasierako garaian, kontsumitzaileak asetzen ez dituzten produktuak sortzea bideratzen du askotan. Kontsumitzaileen beharrak eta irizpideak ondo aztertzea funtsezkoa da produktu bat merkatuan arrakastatsua izateko. Gainera, merkatuaren aukera berriak zeintzuk diren jakitea bideratzen du produktu berriak egiteko eta sormena bultzatzeko.
 
Ordutegia: 19:00h - 21:00h
Prezioa: 210 €
Deskargatu programa PDF-n                                      Izena emateko formularioan 
 
 
 
 
 

INTERNETEN ABANTAILAK ERABILTZEN IKASI ZURE NEGOZIOA BULTZATZEKO
 
“Google-en ondo ez ba zabiz, ez zara existitzen” . Zelan eduki presentzia Interneten? Eta, nola kontrolatu dezakegu Interneten daukagun irudia?
Kurtso honetan  gure enpresa Interneten sartzeko estrategiarik onena zein den ikasiko dugu. Web bat, blog bat, Google-en iragarkiak, gizarte sareak,… gure zerbitzura dauden tresnak dira, baina ondo aprobetxatzeko gure enpresarentzat zeintzuk diren interesgarriagoak eta zelan gestionatu dezakegun erreminta bakoitza jakin behar dugu. Gure estrategiaren arrakasta zein den aztertuko dugu ere bai, Interneten aurrera eramandako ekintzen estatistikak interpretatuz eta euren inpaktua aztertuz.
 
Ordutegia: 16:00h - 20:00h
Prezioa: Kurtso osoa 240 € 
  
Deskargatu programa PDF-n                                Izena emateko formularioa
 
 
 
 
 
 
VISUAL MERCHANDISING
5 segundo ditugu gure erakusleihoa kontsumitzailearengan arreta berenganatzeko. Visual merchandising salmentak handitzeko eta marka irudia hobetzeko beharrezkoa den erreminta bat da. Dendaren barneko eta kanpoko espazioa, erakusleihoetan produktuen erakusketa eta promozioak egiteko ekitaldiak  nola gestionatu behar diren ikasten da kurtso honetan
 
Izena emateko formularioa
 
 
 
 
 
Cartel del curso sobre tiendas de lujo, nuevas tendencias y gestión: EL UNIVERSO DEL LUJO
 
“LUXUAREN UNIBERTSOA” MINTEGIAK
Luxuak ametsekin eta desioekin zer ikusia du eta ez beharrekin. Krisi garai honetan, luxuak ametsak, edertasuna, itxaropenak, esperientziak… saltzen du. Magilariak izango balira bezala, luxua saltzen duten enpresek pribilegioaren ilusioa saltzen dute.
 
 Izena emateko formularioa
 
 
 
 
 
Cartel del curso: TALLER DE DISEÑO DE ESTAMPACIÓN TEXTIL DIGITAL
 
EHUNAREN ESTANPAZIO DIGITALAREN DISEINUAREN TAILERRA
Praktikoa den tailer honen bidez, parte-hartzaileek “pattern” edo motibo grafiko baten diseinua nola egiten den ehun batean estanpatzeko ikasiko dute.
 
 
 

 

Creativity Zentrum 2008 | Web Mapa

Noticias